XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak
EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILA
(Akurapen-Batzorde Nagusia).

Akurapen-Batzorde Nagusiaren IRAGARPENA, Ordainkizun-Agiriak direla bide, Herrizorraren Lehenengo Jaulkipenaren Zabalkunde-Ekintza akuratzeko deia jakinaraziz.

Xedea: Iragarpen honetako idazpuruan agertzen dena.

Akurapenerako bidea: Herri-Lehiaketa.

Sailkapena: C 3 D.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Eskaintzak eskuz aurkeztu behar izango dira Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Akurapenerako Artezkaritzan (Gasteizko Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2.eko 8. oinean), 1986.eko Maiatzaren 5eko 12ak baino lehen.

Eskaintzak agertaraztea: Eskaintzak 1986.eko Maiatzaren 5eko 16 orenetan agertaraziko dira Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Bilkura-Aretoan.

Administrazio-Baldintzen Zerrenda, Teknika-Oinarrien Zerrenda, Eskaintza-Eredua eta zuduzko diren gainontzeko Agiripaperak: Ekonomia eta Herriogasun-Sailean egoitza duen Akurapen-Batzorde Nagusian daude horiek guztiak lehiatzaileen eskuragarri, lanegun eta idazgu-orduetan eskura daitezkeela.

Behin-betiko bermea: Akurapenaren zenbatekoaren % 4koa.

Presatasuna: Ekonomia eta Herriogasun-Sailburu Jn. T. G.ak 1986.eko Apirilaren 9an hartutako Erabakiz aldarrikatu da zehaztapidetza hau presako bidez egin beharrekoa dela.

Gasteiz, 1986.eko Apirilak 11.

AKURAPEN-BATZORDE NAGUSIKO IDAZKARIA.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

FORU AGINDUA, Zeinaren bidez Ugarten kamioi-aparkaleku bat eta haren instalakuntzak ordenatzeko egitasmo berezia. C Aldearen buruketak ukituriko ondasunak eta eskubideak atzemateaz aurretiazko Aktak egiteko datak adierazten baitira.